• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminuer la taille du texte

COVID-19

Herriko etxeko harrera fisikoa gelditua da.

Galde desberdinak mezu elektronikoz tratatuak izanen dira. Zuen galde desberdinak helbide honetara egiten ahal dituzue: mairie-ainhoa.fr.

Ostegun guziz, 8:30tik 17:30ak arte, telefono permanentzia bat izanen da : 05 59 29 92 60.

Larrialdi tekniko batentzat (eraikin eta espazio publikoetan) deitu 06 30 15 54 22 zenbakira.

Beste aterabiderik ez duten, osasungintzako eta direktuki krisia kudeatzen duten profesionalen haurren harrera segurtatua da. Kasu horretan bazira, eskolako zuzendaria CASAUX anderea deitu eta herriko etxeari mezu bat igorri eskolaz kanpoko orduentzat (haurtzaindegia eta jantegia). 

Ulertuko duzuelakoan hemen atxemanen dituzue prebentzio jestuak.

 

 

 

17.03.2020
Gehiago jakin >
860.Koronabirusa.Aholkuak.OSAKIDETZA.jpg (74 KB)